Ongi etorri!! Hau da gure web gunea - Louise Michel liburuak- Bilbao

Louise Michel liburuak, izaera soziala duen kooperatiba txiki bat da, eta bere asmoa berriz da, bizitzaren defentsan, ikuspegi feminista eta libertarioan oinarri harturik eraldaketarako hazia izatea.

 

Espazioak berak, hots, lokalak berak emango digu aukera erabilera oparo eta eskuzabala gorpuzteko; irakurketarako, eztabaidarako, afektuei lekua egiteko, sormen eta des-ikasketarako, hezkidetzarako, ideien garapen eta kudeaketarako, proiektuentzat, ilusio eta bihurrikeria zein errebeldiarako, noski!

 

Giles Deleuzen hitzetan: "Goroldioa gara eta errizoma izango gara

 

Edukiari dagokionez, irakurketa eta eztabaida sustatu nahi dugu, eta horretarako proposamen kritikoak bultzatu: alternatiba feministak, antikapitalistak, desazkundean edo internazionalismoan oinarritutako liburuekin, giza eskubide parekideetan, aniztasunean eta lankidetzan oinarritutako ideiak bultzatu nahi ditugu eta. Irakurketa horietaz aparte, amets goxoak eta fantasiazko agertokietara eramango gaituzten istorio hunkigarri eta erakargarriekin ihesaldiak bultzatu nahi ditugu. Hori guztia dela eta, Louise Michel liburuak, bi ideia hauetara bideratuta egongo da: oinarri feminista sendoko ikuspegi soziala duen entsegu kritikoa, gizarte eragileen gertukoa; eta baita ere antzerki, eleberri, haur literatura euskalduna eta fikziozko proposamen berritzaile anitzi ere irekita. Horretaz gain, izaera esperimentaleko argitaletxe independente eta euskaldunei bultzada eman nahi diegu, elkarlanaren eta zabalkundearen bitartez. 

 

---*---

 

Louise Michel liburuak es una Cooperativa pequeña de iniciativa social que aspira a ser parte activa de nuestro entorno para la transformación hacia un sistema donde la defensa de la vida en sí, bajo una visión libertaria y feminista, sea el centro de nuestras luchas. 

 

Somos musgo, seremos rizoma”, como planteaba Giles Deleuze.

 

Desde el continente, porque queremos crear un espacio útil y generoso;  para la lectura, para el debate, para los afectos, para fomentar la creatividad y el des-aprendizaje y para la gestión de ideas, proyectos, rebeldías e ilusiones. Y que esté, claro, abierto a la participación de colectivos sociales, culturales y a la sociedad en general.

 

Y desde su contenido, con propuestas de lectura y debate, con libros que planteen alternativas feministas,  anticapitalistas, decrecentistas, internacionalistas, antirracistas, pero también con libros que nos transporten a escenarios diferentes buscando puntos de fuga, que nos hagan soñar, que nos conmuevan y nos seduzcan. Por eso en base a estas dos ideas, la librería  estará enfocada hacia el ensayo crítico, con una perspectiva social contundentemente feminista y cercana al movimiento asociativo pero abriéndose también a la novela, el teatro, cómic, literatura infantil y a diferentes propuestas innovadoras dentro de la ficción. Además, también queremos colaborar  en la difusión  del trabajo de editoriales independientes y/o de carácter experimental. Todo ello referido para publicaciones tanto en euskera como en castellano.

 

Louise Michel liburuak en redes sociales/ Louise Michel Liburuak sareetan

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio
Louise Michel liburuak Koop. elk txikia