Precio:
18,5 €
Editorial:
A FIN DE CUENTOS
Número de páginas:
56
Fecha de publicación:
2021
ISBN:
978-84-120914-4-1
Istorioen zooa honetan ere, Rodari gizakiaren miseriez eta itxaropenez mintzo zaie umeei, hizkera soil baina irmoan mintzo ere. Liburu honetan deskribatzen dituen alegiek agerian jartzen dute gure espezieak, sortu zenetik, berekin izan dituen itzalen sorta zabala: inbidia, iruzurra, indarkeria, jeloskortasuna… Oraingoan, zoo bateko animaliak dira kontalariak, munduko zapalduen, iruzurra jasan dutenen eta errugabeen ordezkari. Hizkeraren eta harekin loturiko fantasia-jokoen berritzaile ukaezina izateaz gain, Rodari kontzientzien berritzaile ere bada, agerian jartzen baititu, bere luma zorrotzaz, bere obrak idatzi zituenez geroztik handitu baino egin ez diren arazoak: giza espezieak animaliekiko tratuan duen harrokeria --eta gutxiespen-- lotsagarria, espezieen desagertzea, ustelkeria politikoa… Haren asmoa, behin eta berriro esan zuenez, ekitera bultzatzea izan baitzen, eta obra honetako ipuin batean ere adierazten du hori: “Oker dauden gauzak zuzendu nahi badira, norbaitek hasi behar”. Eta Rodari hasi zen, hasi zenez! Walter Post Villacorta, irakaslea.
Mujer nadando en hojas
Elkano, 27 | 944 66 92 65 | Bilbo - 48008 - Bizkaia louisemichelliburuak@gmail.com