Precio:
30 €
Editorial:
PAMIELA
Número de páginas:
674
Fecha de publicación:
2021
ISBN:
978-84-7681-530-4
Luis Villasantek, Axularren lanaren aditurik handienetakoak, 1973an argitaratutako Axular-en hiztegia liburuaren berrargitalpena da edizio faksimilean. Euskaltzainburuak, liburuan, Axularren lanaren hustuketa lexikografiko zehatza egin zuen, eta egilearen ekarpenaren garrantzia neurtu zuen. Horregatik esan izan da, maiz, ondoren argitaratutako hiztegi askoren oinarrizko ekarpena izan zela liburua.
AZALPENAK ETA ADIBIDEAK. Hiztegian, hitz bakoitzari buruz adibideak edo esaldi batzuk aipatzen dira eta, ondoren, hitz hura aurki daitekeen beste tokiak iragartzen dira. Hitz bakoitzaren sarreran, gainera, gaztelaniazko eta frantsesezko azalpenak aurki daitezke. Bukaeran, halaber, gaztelania-euskara eta frantsesa-euskara hiztegi lagungarriak gehitu zituen Luis Villasantek.
Oraingo edizioak Jerardo Elortza irakaslearen aitzinsolasa dakar.
Elkano, 27 | 944 66 92 65 | Bilbo - 48008 - Bizkaia louisemichelliburuak@gmail.com



