Precio:
20,5 €
Editorial:
EREIN ARGITALETXEA
Número de páginas:
328
Fecha de publicación:
2023
ISBN:
978-84-9109-655-9
Saiatzen gara hemen ezinezko ezkontza bat egiten jakitun zuhurraren eta profeta zoroaren artean: ezkonkizuna bertsolari (ez bectsolari) etorridun batek zuzenduko luke. JAKINTZA AKADEMIKO garestiaren ez osoki alde eta ñañojakintza euskaljator merkezurrekoaren aski kontra ari gara gogotik: gure euskal gogo zahar eta jatorretik. Munduari begira baino gehiago, hizkuntzak berak zer dioskun aditzera jarri gara. Iritzi eta pentsamendu propioa (etsimenduz) bazterrera utzirik, euskal gogo zaharraren berrasmatze/berreraikitze bat egikaritzen da hemen, bi (edo hiru) aldaketa haunditan azaldurik. Osagarri gisa, hitz mordoska batetik abiaturik, mundura begira jartzen gara pixkaren bat, hura euskal hitzetatik argitu beharrez, baina “mundu-ikuskeran” galdu gabe eta etimokerian gehitxo amildu gabe. HIZKUNTZA HONEK ZER DIOEN ANTZEMATEKO SAIOA Hizkuntzari bere horretan aditzen zaio esateko daukana, hura uste/ideia potolo zihatuz egindako hitzespil (hitzezko harrespil gurtzekoa) bihurtu gabe. Aldi berean, ordea, harrespil zahar gurearen mintzoa entzuteko lekua izan daiteke hau.
Mujer nadando en hojas
Elkano, 27 | 944 66 92 65 | Bilbo - 48008 - Bizkaia louisemichelliburuak@gmail.com